“Umore Azoka ezinbesteko plaza bihurtu da euskal konpainientzat”. XVI. Leioako Umore Azokan parte hartuko duten Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin du Ana Lopez azokako zuzendariak Bilbon Euskadiko Artxibo Historikoan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburu ordearekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Jaialdiak euskal konpainiekin duen lotura nabarmendu du Lopezek bertan. Azaldu duenez, urteroko hitzordua da Leioakoa Euskal Herriko kale arteetan dabiltzan sortzaileentzat, eta aurtengo edizioa ez da salbuespena izango.