Vanesa Vallejo Zaldívar leioaztarra izan da San Juan 2015 Kartel Lehiaketaren irabazlea; izan ere, “Taupadak” izeneko bere lanak iragarriko ditu Leioako jaiak. Lehiaketara aurkeztutako 42 proposamenen artean irabazle aukeratua, kartelak Leioako jaien zenbait une eta pasarte erakusten ditu, bai eta bertako ohiturak eta udalerriko leku tipikoak ere.