Aurten, 2015eko Leioako Umore Azokak (Kaleko artisten XVI. Azoka) bizarra eta pasta-betaurrekoak janzten ditu, eta hipster erara, kaleko arteekin duen konpromiso eta hurbiltasuna erakusten du. Maiatzaren 21etik 24ra, Umore Azokak bizitzeko beste modu bat aurkeztuko du: antzerkia, dantza, zirkua, pailazoak… kaleak bere egingo dituzte lau egun berezi horietan.