Igande honetan, urriak 19, Deabru Beltzak & Tin Pan Alley konpainiek Opera Abeslaria antzezlan musikala eskeiniko dute Kultur Leioan (Auditorium. 18:00 h).
Igande honetan, urriak 19, Deabru Beltzak & Tin Pan Alley konpainiek Opera Abeslaria antzezlan musikala eskeiniko dute Kultur Leioan (Auditorium. 18:00 h).
Madrilen izandako arrakastaren ostean, Feelgood komedia (Alistair Beaton egilearena) Leioan izango da larunbat honetan, urriak 11 (20:30), Kultur Leioako Auditoriumean. Fran Perea eta Manuela Velasco dira antzezlan honen protagonistak, Ainhoa Santamaría, Jorge Uson, Javi Coll eta Javier Marquez lagun dituztela, Alberto Castrillo-Ferreren gidaritzapean.
Gerra Zibila eta Frankismoa garai latzak izan ziren leioaztar gehienentzat. Egun horietako gertakizunak eta protagonistak ezagutu nahi baduzu, hurreratu zaitez gaur, arratsaldeko 19:00etan Kultur Leioan izango den ekitaldira.
Datorren urriaren 9an, Kultur Leioan, “Leioa 1936-1945″ liburua aurkeztuko da eta erakusketa inauguratuko da. Ekitaldi hau kolofoia da Aranzadi Zientzia Elkarteak, gure udalerrian, guda zibilean eta lehen frankismoan zehar, gertatukoari buruz eginiko ikerketarako.