Ostiral honetan, Andaluziatik datorren La Zaranda (Teatro iInestable de Andalucía la Baja) konpainiak “El Régimen del pienso” antzezlana eskeiniko du, 2012ko Antzerki Sari Nazionala jaso zuena.
Ostiral honetan, Andaluziatik datorren La Zaranda (Teatro iInestable de Andalucía la Baja) konpainiak “El Régimen del pienso” antzezlana eskeiniko du, 2012ko Antzerki Sari Nazionala jaso zuena.
Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute.
Umore Azokaren hamabosgarren edizioa gainean dugu eta antolatzaileek profesionalek izena eman dezaten epea zabaldu du, gaurr bertan, Nazioarteko Antzerki Egunarekin batera. Izena emateko www.umoreazoka.org webgunera jo behar da eta maiatzaren 2rako eskakizuna bete.
“Gizartea dagoen leku oro, agertu egiten da antzezpenaren izpiritu eutsiezina”. Hori dio Breet Bailey dramagileak, Third World Bunfight lanaren zuzendari artistikoa, eta aurten, gaur bertan den, martxoak 27, Antzerkiaren Munduko Egunaren Manifestua sinatzen duena.