Gabon hauetan, Kultur Leioak ez du “itxita” kartela eskegi. Horrela, oporretatik zatozenean, programaziorik osoenaz gozatu ahal izango duzu: erakusketak, arte eszenikoak, zinea, lehiaketak, tailerrak…

Aurtengo Gabonetan, Bizkaiko Kultur Txartela erosten baduzu –24 euroko kostua euskarazko ikuskizunetarako, 28 eurotakoa beste hizkuntza duten ikuskizunetarako edota Kultur Lagun bazkidetza egin edo berriztatzeko –, 40 euroko bonu bihurtu ahal izango duzu Kultur Leioan.
Gau Portugaldarra izango dugu ostiral honetan Kultur Leioan “Musika…con alma” zikloaren amaiera kontzertuan. Portugaletik datorren Quinteto Lisboa izango dugu taula gainean, Helder Moutinho eta Maria Berasarte donostiarraren ahotsekin gozatuz. Portugaleko musika urbano berriaren erakusgarri dira eta fadoaren arima berriztatzen dute.
Ostiral honetan, abenduak 13 (Auditorium. 20:30), Barco Pirata Konpainiak eta PTC-k Sergio Peris-Menchetak zuzendutako TEMPESTAD antzezlana eskeiniko dute Kultur Leioan, William Shakespearek sortutakoa.