erpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko V. Kartel Lehiaketan parte hartu duzuenontzat, eta nola ez, web gunetik zuen botoa eman duzuenontzat.
erpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko V. Kartel Lehiaketan parte hartu duzuenontzat, eta nola ez, web gunetik zuen botoa eman duzuenontzat.
Edu Cardoso (Madrid) “El paraguas de colores” lanarekin eta Izibene Oñederra (Azkoitia) “Hotzanak: for your own safety” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Bigarren saria Manuel Montejo & Julio Montejo (Madril) izan da, “No hace falta que me digas” lanarekin. Akzesita Jose Beut Duatorentzat (Valentzia) “Niebla” lanarekin izan da. Bertako egilerik onenaren atalean, Sergei Sobera izan da irabazle, “El Señor Pérez” lanarekin.
Ostiral honetan, azaroak 29 (21:00 – Auditorium), Gau Caboverdetarra izango dugu Kultur Leioan “Musika…con alma” zikloaren eskutik. Cabo Verdetik datorren Nancy Vieira abeslaria izango dugu. Bere ahots goxo eta grabea, naturaltasuna eta pertsonalitate erakargarria, begirada, sentimendua… Horiek guztiek “urrezko ahotsaren printzesa” izaten lagundu diote, eta askorentzat, Cesária Évoraren ondorengo duina da.
Ostegun honetan, azaroak 28 (Auditorium – 20:00), dantza ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Roser López Espinosaren eskutik, bere MINIATURA + BEFORE WE FALL ikuskizunarekin. Honetaz gain, mugimenduaren inguruko GORPUTZA ETA IMAGINAZIOA tailerra eskeiniko du ostegun goizean.