Hurrengo ostiralean, martxoak 15 (22:00. Ambigú) Musika Gertu zikloaren barruan EL SHOW DE DODÓ musika ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Madrildik datorren taldea Luca Frasca eta Marina Sorín musikari argentinarrek erabaki zuten abian jartzea orain dela bi urte, Nacho Mastretta eta Coque Santos lagun zituztela.