Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Huellas de lo pasado

Jesus Lizasok, artista euskaldunak, Leioan aurkeztuko du gaur “Ortotropías” izeneko lan multzoa apirilaren 7ra arte Kultur Leioako erakusketa gelan izango dena ikusgai. Lan hauetariko batzuk Florentziako Bienalean aurkeztu zituen Lizasok eta, ondorioz, Urrezko domina jaso zuen. Orain, Euskal Herrian lehenengoko aldiz, Leioan ikusteko aukera izango dugu.

KATEGORIAK: Bloga, Erakusketak
Etiketak: , , ,
2013, otsailak 7
Cartel

14 eta 35 urte bitartean badituzu eta disko bat baino gehiago ez duen talde batean jotzen baduzu, Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketa zure zain dago. Cd-ak apirilaren 15era arte aurkeztu daitezke, eta pop rock edo metal modalitateetan parte hartu ahal izango duzu. Talde irabazleak 1.600 euroko saria lortuko du maila bakoitzean.

KATEGORIAK: Bloga, Lehiaketak
Etiketak: , , ,
2013, otsailak 6
Maïa Vidal

Ostiral honetan, otsailak 8 (21:00. Auditorium), Maïa Vidal kantautorea izango dugu Kultur Leioan. Hainbat instrumentu jotzen dituen eta ahots bikain eta berezia duen abeslari honek, soinu unibertso oso pertsonala ekarriko digu Kultur Leioara, musika estilo anitz jorratuz.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , , , ,
2013, otsailak 5
Agate Deuna

Datorren astelehenean, otsailaren 4an, ospatuko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXIV. Lehiaketa. Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, otsailak 1

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)