“Harremanak. Maitasunari eta heriotzari buruz” Kultur Leioan ikus daitekeen erakusketa da. Erakusketa datorren abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai. Instalazioaren egilea den Carmen Palomerok naturako elementuak erabiltzen ditu bere ideiak adierazteko, genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema batean.