Skatea, graffitia, breakdancea, hip-hopa, dj-ak… hiri-kulturak hitzordua izango du asteburu honetan, Leioako skateparkean. Ekitaldiak ostiral arratsaldean hasiko dira, 17:00etan, Leioa Skate Cul delakoarekin. Txapelketa, dj musika, sariak, opariak eta barbakoa bat izango dira lehenengo eguneko jardueretako batzuk, eta, gainera, skateak eta txapelak kustomizatzeko tailerra egingo da Aterpe Leioa Gaztegunean.