Aurtengo Pinuetako azoka berrikuntzez beterik dator, hasteko kokapen berria izango du aurten, Dolores Ibarruri izeneko plaza berrian, aldaketa honek hobekuntzak egiteko aukerak ematen dizkio azoka ezagun honi.
Aurtengo Pinuetako azoka berrikuntzez beterik dator, hasteko kokapen berria izango du aurten, Dolores Ibarruri izeneko plaza berrian, aldaketa honek hobekuntzak egiteko aukerak ematen dizkio azoka ezagun honi.
Liburuaren Eguna gutxi barru izango da. Kultur Leioak opari bat proposatzen dizue, dantza eta antzerkiz osaturiko liburua: ostiralean, apirilak 20, TEMPUS –i dantza ikuskizuna izango da, Anakrusa Euskal konpainiaren eskutik (20:30). Igandean, apirilak 22, EL BOSQUE DE GRIMM, adin guztietarako antzerkia, La Maquiné andaluziarren eskutik (18:00) eta astelehenean, apirilak 23, UNA PALABRA, ezohiko espazio batean burututako dantza ikuskizuna (improbizazio tailer eta sorkuntza prozesuari buruzko hitzaldi-solasaldia barne), La Permanente konpainiak eskeinia (19:00/20:30).
Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte maiatzaren 13an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketa ospatuko bait delako.
Aste Santua pasa eta gero Aterpe Leioa Gazteguneak bere egitarau berria jarriko du martxan, apirilekoa hain zuzen ere. Zehazki 14 eta 35 urteko gazteei zuzendutako ekintza hauek bihar bertan hasiko dira eta maiatzera arte iraungo dute.