Beste urte batez, Leioarekin duen hitzorduari leial datorkigu Musikale, eta, oraingoan, dozena bat taldek eszenatoki bihurtuko ditu kaleak. Oraingoarekin, hamaika dira dagoeneko Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketa honen edizioak; munduko bazter guztietatik etorriak, 120 bandatako ia 2.000 musikari baino gehiago aritu dira topaketa hauetan.