Gaur egin da, Kultur Leioan, Umore Azoka Leioa2022 ekimenaren aurkezpen ofiziala. Umore Azokaren XXII. edizioa maiatzaren 19tik 22ra bitartean egingo da, pandemiak eragindako bi urteko aldaketen ondoren. Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, azoka hau kaleko arte eszenikoei dagokienez Estatuko erreferentzia dena, indartsu itzuli da diziplina guztiak hartzen dituen programa oparoari esker.