Kultur Leioak ateak irekitzen dizkie berriz ere Leioako bizilagunei, lehen seihilekoan eskaini ezin izan zen kultura-eskaintza birkokatuz eta proposamen berriak eginez, euskal eta euskarazko sorkuntza bultzatuz bereziki. Zerbitzuak eta Auditoriuma segurtasun- eta higiene-neurrietara egokituz, edukierak eta protokoloak “gizartearen onerako oro har” langileentzako nahiz erabiltzaileentzako berme guztiak edukitzeko egokituz.