COVID-19aren pandemia dela eta, Kultur Leioa itxita dago aspaldian. Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz.
COVID-19aren pandemia dela eta, Kultur Leioa itxita dago aspaldian. Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz.
Leioako Udalak herriko jaiak bertan behera uztea erabaki du, osasun-krisia gainditzen jarraitzen dugun bitartean erantzukizuna eta pertsonen segurtasuna lehenesten baititu. Beraz, aurten ez dira San Juan jairik ospatuko ezta ere auzoetako jaiak.
Leioako Udalak, maiatzaren 14tik 17ra egin behar zen Umore Azoka Leioaren, Kaleko Artisten Azokaren, XXI. edizioa bertan behera uztea erabaki du, COVID-19aren hedapenak sortutako osasun arrisku egoera dela eta. Erantzukizunak eta pertsonen, ikus-entzuleen eta profesionalen, segurtasunak eragin dute erabaki hori.
KZGuneak Koronabirusagatik itxita mantentzen diren bitartean urrutiko zerbitzua izango da martxan, telefonoz 945 016 100 eta posta elektronikoz (kzc@kzgunea.net) teknologiari buruz izan dezakegun edozein zalantza argitzeko. Arreta ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.