Leioako 2018ko Nekazaritza eta abeltzaintza azokako txosnen atalean parte hartzeko izen-emate epea amaitu ondoren, eta 2808/2018 Alkatetza Dekretuaren bidez onetsitako eta 3160/2018 Alkatetza Dekretuaren bidez aldatutako araudiarekin bat etorriz, hau jakinarazten da: onartutako eskaeren zozketa publikoa 2018ko abenduaren 10ean (astelehena) egingo da, 10:00etan, Kultur Leioako prentsa aretoan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua), hori egiteko prozedura zehaztu ondoren.