ANTZERKIA-DANTZA
Krego-Martín Danza (Euskadi)
¤ LEKU MUGATUA IZANGO DA OSASUN NEURRIEN ARABERA ¤
Charadas: dantza, antzerki eta komedia ikuskizun berezi eta ausarta. Krego-Martín Dantza konpainiak hizkuntza hauen arteko nahastearen aldeko apustua egiten du, bere ibilbidearekin guztiz bat eginaz.
Bi emakumezko antzezle oholtza gainean, ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko asmoarekin, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko ausardiarekin. Bi ahizpa bakarrik bizi dira etxe berean batek daki noiztik… Auskalo. Batzuetan boterekoa, hierarkikoa, maitasunezkoa eta isolamenduzkoa den harremana.
Roseta, zaharrena, show-izar handia izandakoaren iraganak eta Isidora gazte irrikatsuaren etorkizunak errealitate guztiz barregarria sortzen dute.
Konplexurik gabe boterez, sentiberatasunez, grinaz eta zintzotasunez agertzen den mundu femeninoa.
Dantzaz eta hitzez hartzen dute espazio eszenikoa modu naturalean bi emakume horiek, eta komediak ikuskizun berritzaile eta agian sailkaezina eratzen du.
JATORRIZKO IDEIA: Aitor Basauri.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Aitor Basauri, Judit Ruiz.
ANTZEZLEAK: Bego Krego, María Martin.
JANTZIAK: Angel Amor.
ARGIAK ETA SOINUA: Marc Cano.
IRAUPENA: 74′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.krego-martin.com
Iruzkindu