Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Chouz (zapatos) RSS Blog

Chouz

TXIKI TXIKI TXIKIA ZIKLOA
Cie. Nathalie Cornille (Frantzia)

Zapatak objektu hutsa ote dira? Errauskinen oinek, ziur aski, erantzungo lukete zapata batek bizitza aldatu ziela.
Chouz lagun bihurtu zaigun zapata da, bizitza eta ahotsa dauzka, istorio bat eta izaera. Chouz objektuei eta dantzari buruzko ikuskizuna da, dan­tza eta objektuak aldi berean, animazio-zinema eta antzerkia; oinutsik dagoen dantzari batek berriz zapatak jantzi eta denboran zehar txangoa egingo du, ezezaguna duen espazio batetik ibiliko da: alegia, ezohiko objektuz beteriko unibertso batetik, non opera jazza limurtu nahian dabilen, sorpresa itxaropenen erantzuna den eta gehiegikeria zuri-beltzaren urritasunarekin parekatzen den.

Nathalie Cornille-k, dantza- eta antzerki-ikasketak egin ostean, konpainia sortu zuen 2000. urtean, Lillen (Frantzia). Chouz haren zor­tzigarren lana dugu, egile eta koreografo gisa. Azken urteotan, adin guztietarako ikuskizunak sortu ditu, dantza, musika, antzerkia eta arte plastikoak uztartuta.

* Haurtxo bakoitzeko, gehienez, heldu bat joatea gomendatzen da.

SORMENA ETA KOREOGRAFIA: Nathalie Cornille
ANTZEZLEA: Céline Lefevre
ARGIZTAPENA: Eric Blondeau
ESZENOGRAFIA ERAIKITZEA: Patrick Laby, JJ Lefevre
JANTZIAK: NellC
MUSIKA: Tchaîkovski, The Mills Brothers, Marilyn Monroe, Kenny Burrel, Yma Sumac, Stéphane Zuliani
IRAUPENA: 35′
HIZKUNTZA: Testu barik
IKUSLEA: +2 urte
LEKU KOPURU MUGATUA: 100 lagun. Haurtxo bakoitzeko, gehienez, heldu bat joatea gomendatzen da.

» Non: Auditorium (eszenatokian)
» Eguna: Azaroaren 25ean
» Ordutegia: 17:00 – 18:30etan
» Sarrera: 3,75-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Nathalie Cornille

Txiki_logo



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)