Hurrengo igandean, apirilak 29 (Auditorium. 18:00), Cía. Roberto G. Alonsok ikuskizuna eskeintzen du Kultur Leioan, “Zaquizamí”. Roberto G. Alonso konpainiak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta dantza arloan erreferente argia da koreografia lengoaia berezia duelako; dantza eta antzerki narratiba nahastea eta agertokiaren kontzeptu bitxi, irudimentsu eta xehetasunez betea izatea du ezaugarri nagusi gisa.
“Zaquizamí” ikuskizun bitalista da; trasteleku edo ganbara batean utzitako jostailuek eta trasteek bizitza daukate bat-batean; aukera berrien bila ari dira eta akatsak bertute bihurtzen dituzte. Aniztasunari, elkartasunari eta norberaren burua gainditzeko espirituari buruz hitz egiten duen obra da.
Iruzkindu