MUSIKA GERTU
(Katalunia)
Clara Peya pianista eta konpositorea azken boladako sortzailerik berezienetarikoa da.
12 urte luzez jaso zuen piano klasikoko prestakuntza Leonid Sintsev irakaslearekin. Berarekin jarraitu zuen prestatzen San Petersburgoko Simsky Korsakov Kontserbatorioan, eta Jazz modernoan ere murgildu zen, Taller de Músics-en, Roger Mas edo Marco Mezquidarekin, beste batzuen artean. Les Impuxibles konpainiaren sortzaileetariko bat da eta zenbait antzerki eta dantza ikuskizunetako musiken egilea, hala nola, Manolo Alcantararen “Rudo”, Tricicleren “Clownic” edo La Instrusa Danzaren “Best of you” lanetan.
Alessio Arena edo El Niño de la Hipoteca bezalako artisten diskoetan parte hartu du eta talde desberdinekin jo du Espainia, Mexiko, Frantzia, Ingalaterra eta Errusian zehar.
Leioan, bere zazpigarren diskoa aurkeztuko du, argitaratu berria: “Oceanes”, emakumeei, uraren bidez, eginiko omenaldia. Luxuzko banda izango du berarekin gainera.
MUSIKARIAK: Clara Peya (konposizioa eta pianoa), Sandra Sangiao (ahotsa), Panxii Badii (Life elektronikoak & Slide guitar, egitura eta giroko elektronikoa)
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
» Non: Anbigu
» Eguna: Martxoaren 17an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro (Bonoa: 25 euro)
INFORMAZIO GEHIAGO: Clara Peya
Iruzkindu