ANTZERKIA
Tanttaka (Euskadi)
Leo Leikek Emmi Rothner delako baten mezua jaso du errakuntza batengatik. Une horretatik aurrera, atzera gabeko elkarrizketa sortzen da. Aurrez aurre ezagutzea denbora kontua besterik ez da, baina bizirik iraungo ote dute, benetako enkontru batean, mezu bidez bidalitako, jasotako eta gordetako emozioek?
Daniel Glattauerren nobela arrakastatsuan oinarrituta, Tanttakak gutun bidezko nobela erromantikoaren generoa berreskuratu eta freskotasuna eman dio, akzioa bikain erabiliz, umorea, ironia eta lotsagabekeria sartuta, eta elkarren mugan dauden hainbat gai landuz: maitasuna, sentimenduak ito nahia, desleialtasuna, jelosia eta zorionaren bilaketa, gure kanpoko itxura, eta ustez “hotzak” eta “inpertsonalak” diren baliabide teknologiko berriek pertsonen bizitza sentimentalean duten zeregina.
Eguneroko bizitzan, ba al dago desio sekretuentzat mundu birtuala baino leku seguruagorik?
Autorea: Daniel Glattauer
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Aktoreak: Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Kike Díaz de Rada
Iraupena: 90′
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 10ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu