ANTZERKIA
Hika Teatroa (Euskadi)
¤ ESTREINALDIA GAZTELANIAZ ¤
Begoña eta Arrate ahizpak dira. 20 urteren buruan, ama hil ondoren, jaio ziren etxean daude, ezustean. Oso gutxi dakite elkarri buruz, ezer gutxi amak eurengan utzi duen aztarnaz. Nahikoa izan dute aurrera ateratzearekin, beren bizitza eraikitzearekin. Nahikoa bizitze soilarekin.
“Cuaderno en blanco” Hika konpainia donostiarraren ikuskizun berria da, Federico Garcia Lorcaren “Bernarda Albaren Etxea” lan ospetsuan oinarrituta dago. Konpainiaren ohiko ildo estetikotik doan ikuskizuna, gatazka, zirrara, umore eta poesiaren arteko nahaste erakargarria.
EGILEAK: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
ZUZENDARITZA: Agurtzane Intxaurraga
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Tessa Andonegi
ANTZEZLEAK: Itziar Ituño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga
MUSIKA DISEINUA: Iñigo Telletxea
AGERTOKIA: Miren Intxaurraga, Xabier Mujika
JANTZIAK: Xabier Mujika
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 21ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu