ANTZERKIA
Zanguango Teatro (Gaztela eta Leon)
Bi pertsonek erabat emanda jarduera fisikoari, etorkizunari begirako prestakuntzari, berriro gizarteratu ahal dituen aukerari erabat lotuta, lubaki batean bezala beren burua babestu eta gimnasio zahar batean bizitzea erabakitzen dute. Norbait zelatan dutela sentitzen dute, baina ez dakite espioia, animalia edo gauza den…Maila pertsonalean nora ezean ibiltzearen ondorio, irudikatuaren porrota eta gimnasio barruko beldurren emaitza dira.
Zanguango Teatro konpainiak 2012an “Aquí va a pasar algo” aurkeztu ondoren, berriro ere Leioara etortzen da bere nortasun ezaugarriak galdu barik: aktorearen lana eta talde-lana. Giza jokabidea azaltzeko artifizio eta trukoetara jo barik, egunerokotasunaren alde magikoa, harrigarria eta dibertigarria bilatuz, betiere umore konprometitua, kritikoa eta garratzarekin.
Erritmo jolasak, estilo zuzena eta sekulako dibertimendua.
ZUZENDARITZA: Miguel Muñoz
ANTZEZLEAK: Txubio Fernández de Jáuregui, Miguel Garcés
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 17an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu