ANTZERKIA
Cía. Coarte (Madril)
Mar, Sol eta Luz hiru ahizpa dira, eta gure aurrean agertuko dira, bihotza eskuetan eta bizitzeko gogoz beterik. Ospitale berean lan egiten duten hiru emakume horien istorioa izango dugu ikusgai, zeina barrez, negarrez, sentimenduz, sexuz, bizitzaz eta heriotzaz betea egongo baita. Denboran zeharreko bidaia egingo dute; erizaintza-eskolatik atera berri zeuden hiru gaztetxo zirenetik, beren bizitzako unerik erabakigarrienera iritsi arte, urte batzuk beranduago.
Atzetik aurrerako bidaia bat da, eta alderantziz. Bidaia horretan ezer ez da amaitzen hasi bezala (lan-egoera, egoera zibila, teknologia, mentalitatea bera…), eta hainbat pertsona aurkituko dituzte bidean; batzuk joan egingo dira, beste batzuk etorri eta beste batzuk betiko geratuko dira. Azken batean, dena aldatuko da bidaia horretan, bi gauza izan ezik: ahizpek topagune gisa duten Zainketa Intentsiboen Unitateko atseden-gela eta, batez ere, batak bestearekiko sentitzen duten maitasuna.
Cuidados intensivos komedia da, baina baita drama ere. Elkar zaintzen duten, elkarri laguntzen dioten eta elkar maite duten hiru emakumeren bizitzaren zati bat da. Hiru ahizpa. Hiru lagun. Familia bat.
ZUZENDARITZA: Blanca Oteyza.
DRAMATURGIA: Yolanda García Serrano, Laura León.
ANTZEZLEAK: Ángeles Martín, Blanca Oteyza, Paloma Montero.
ESZENOGRAFOA ETA FIGURINGILEA: Pier Paolo Álvaro, Roger Portal.
MUSIKA: Miguel Barón.
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 24an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.coarteproducciones.com
Iruzkindu