Organik dantza-antzerki konpainiak Txapeldun dantza ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan ostiral honetan (abenduak 12).
Natalia Mongek Eneko Balerdiren bakarkako saioa zuzentzen du eta horretarako luxusko kolaboratzaileak izango ditu. Dramaturgia El Pont Flotant Valentziako antzerkigintza taldearen lankidetzarekin sortu dute eta ikuskizunerako musika Kepa Junkerak sortutakoa da, zuzenekoan parte hartzen duelarik.
Mugimendua oinarri izanda, musika, testu apropos eta umorea barne, berritasuna eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna. Informazioa bidaltzen dizuegu.
2014, abenduak 9
Iruzkindu