Traversée konpainia euskaldunak dantza eta antzerkia uztartzen dituen AUZOKOAK ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan igande honetan, martxoak 29 (Auditorium, 18:00 h). Euskeraz egindako lana da eta 4 urtetik gorako umeentzat eta beren familientzat zuzendua dago.
Claude Broujonek idatzitako “La Brouille” liburua hartu du inspirazio iturburutzat, trufa eta umorez josia eta keinu hizkuntza ardatz duelarik. Gorputza izango da emozioak eta pertsonaien egoerak isladatzeko bide nagusia.
2015, martxoak 26
Iruzkindu