Hurrengo ostegunean, urriak 18, Toni Jodarrek dantza garaikide eta modernoaren inguruko hitzaldi dantzatu bat eskeiniko digu Kultur Leioan. Bere gorputzarekin egindako eta izaera pedagogikoa duen performance honetan, XX. mendean zehar emandako dantzaren garapena irakatsiko digu umorea ere erabiliz. Bi saio izango dira: 12:00tan eta 19:00tan.
Honetaz gain, urriaren 21ean, igandea, OtraDanza-Asun Noales konpainiak ARA dantza ikuskizuna ekarriko digu (20:00), egoera errepikaezinez beteriko mundu delikatu eta liluragarri batera eramateko nahiarekin.
2012, urriak 15
Iruzkindu