ARGAZKIA
Gorka Bravo
Bere bosgarren urteurrena ospatzeko, Dantza Hiriak-ek bere lehen argazki erakusketa ibiltaria antolatu du. Erakusketa honek, jaialdiaren historiako lehen lau urteetako zenbait une jasoko ditu eta Gorka Bravoren argazki sorta eder bat izango du ikusgai.
Donostiako argazkilari gazte hau adierazpenaren argazkigintzan berezitu da eta Madrilgo Artibusek antolatutako CAPTURDANZA 2010 II.Lehiaketaren Lehen saria eskuratu berri du. Honetaz gain, duela 2 urtez geroztik Dantza Hirian jaialdian lan egiten du.
Erakusketa honetan dokumentuen lengoai fotografikoa oso indartsua da: dantza, mugimendua, arkitektura, hiri-espazioak, publikoa. Dantzak gune publiko batean, denbora
eta leku konkretu batean eta profesionalei zein pertsona arruntei sortzen duena hautemateko ahaleginean datza argazkilari honen eginkizuna. Azken finean, argazkilari
gazte hau sortzera ausartzen da eta erakusketa honen bitartez dantzaren munduan
argazkigintzak duen garrantziaren aldarrikapena burutzen du.
www.dantzahirian.com
www.gbravophoto.com
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Martxoaren 3tik apirilaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Una exposición muy interesante, tanto como el festival Dantza Hirian.