Ostiral honetan, urriak 6 (Auditorium, 20:30 h), Cía Eva Guerrerok eta Doos Colectivo konpainiek El fin de las cosas dantza ikuskizuna eskeiniko dute Kultur Leioan.
Umore Azokan estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, eta hainbat jaialditan parte hartu izan eta gero, konpainiak El fin de las cosas ikuskizunaren aretoko bertsioa ekarriko digu.
Dantza garaikideko ikuskizun horretan, geure artean harremanetan jartzeko moduaz, hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz arituko dira, geure baitarako gordetzen ditugun gauzen eta egiten ditugunen arteko muga jorratzen du.
Iruzkindu