Hurrengo ostiralean, martxoak 23 (Auditorium, 20:30 h), dantza sesio bikoitza izango dugu Kultur Leioan, mugimendua, koreografia sorkuntza, emakumea eta kirola lelopean.
Bertan, Roser Lopez Espinosak “Hand to hand” lana eskeiniko du, judo borrokaldi modura egiten den ballet bitxia, dantza eta arte martzialak hurbilduz. Honetaz gain, Lasala euskal konpainiak “Lauesku 22” ikuskizuna eskeiniko du ere. Esku pilota partida baten bidez, eragiten gaituzten arauak zalantzan jarriko dira.
Iruzkindu