Larunbat honetan, apirilak 29 (Auditorium, 21:00 h), Dantzaren Eguna ospatzeko ikuskizun berezia izango dugu Kultur Leioan. Marco Vargas eta Chloé Brûlé dantzariek osatzen duten konpainiak LIBERTINO ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan.
2005etik, Marco Vargas & Chloé Brûlé-k etengabeko sintonía sortzailean dagoen taldea osatzen dute, berezko hizkuntza duena, flamenkotik dantzara bitartekoa. Askatasunari buruz hitz egiten duen ikuskizuna. Dantza, kanta eta poesiaren askatasuna.
Une magikoak sortzen dira eta arnasa hartzeko, airea eta indarra hartzeko, eremuak irekitzen ditu, berriro amildegira jauzi egin baino lehen, gure askatasun propio eta erostezinaren bila.
Iruzkindu