Asteazken honetan, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna 2015 ospatuko du Kultur Leioak. Bertan, Eva Guerrero leioaztar sortzaileak “Destrucción mutua Asegurada” proiektuaren aurkezpena burutuko du.
Honetaz gain, ezohiko lekuetan burutuko diren bi dantza ikuskizun izango dira (Kultur Leioa. 19:00), Cie. Nadine Gerspacher konpainiaren “Lapso” eta Laly Ayguaderen konpainiaren “Incógnito” obrak. Azken honek ere, “master class” bat burutuko du goizean.
Iruzkindu