ANTZERKIA
Tentazioa Produkzioak (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zutenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Erbestean ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko, Europako herrien federazio baten esparruan. Giza eskubideen onarpenean eta printzipio demokratikoetan oinarritutako herrien federazioa nahi zuen, non ezinezkoa izango baitzen Bigarren Mundu Gerrako izugarrikeriak errepikatzea. Lehendakariak New Yorkera iritsi aurretik izan zituen bizipen esanguratsuenak dakartza ikuskizunak. Agirrek berak bidaia harrigarri horretan idatzitako egunkaria da –Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz–, hain zuzen, sorkuntza eszeniko honen testu-euskarria.
Jose Antonio Agirreren egunkariaren garrantzia lehendakariaren beraren lekukotzan datza. Egunkarian jasotako 507 egunak haren bizitzako garai izugarriaren adierazgarri dira. Orrialde eta esaldi bakoitza lehendakariaren aldartearen isla da; izan ere, idazteko tartea hartzen zuen gau gehienetan ohar-koadernoa izan zuen lagun bakar.
EGILEA: José Antonio Agirre.
MOLDAKETA: Fernando Bernués, Patxo Telleria.
ESPAZIO ESZENIKOA ETA ZUZENDARITZA: Fernando Bernués.
JANTZIAK: Ana Turrillas.
ANTZEZLEAK: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 65′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 26an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro
Iruzkindu