“Abesti batek ezin ekar dezake bakea Ekialde Hurbilera, baina leihoak ireki ditzake errealitate alternatibo batera”, dio Mira Awad abeslari palestinarrak, bakean oinarritutako baterako existentziaren defendatzaile sutsuak.
Mira Awad abeslari eta musikagile palestinarra bakearen enbaxadorea da, emakumearen eskubideen aldeko borrokalari sutsua. Beraren elkartasun kantua Etxe Zuriraino eraman du, Bill Clintonen aurrean abestuz; era berean, Noa israeldarrarekin izan da Eurovisióneko eszenatokian (harekin aritu da mundu mailako biretan, azken hamar urteetan), baterako existentzia posible dela aldarrikatzera zuzendutako musika-senidetasuneko ekintza batean. Ideia horiei leial, eta bakearen alde duen jarreragatik nazioartean aintzatetsia, Mira Awadek “Bukra” (Bihar) emozioz betetako abestia atera zuen lau haizeetara joan den otsailean, Carlos Jeanek ekoitzitako “All My Faces” album berriko lehen single gisa.
Mira Awaden berriena, “Bukra”, abesti liluragarri eta kartsua da, sustraiak eta oraina uztartzen dituena. Aktorea, abeslaria eta musikagilea, aita palestinarra eta ama bulgariarra ditu. Konpromiso humanitario handiko familia batean hazi zen, eta oso gaztea zela, Israelen bizi diren palestinarren berdintasunaren eta ingurumen arloko kontzientziaren aldeko defentsan hasi zen. “Bukra” abestian (“bihar” arabieraz) islatzen denez, Mira Awadek ildo horretan jarraitzen du lanean, pertsonen arteko elkarrizketa eta batasuna banderatzat hartuta.
“Bihar egun berri distiratsua da. Gauzak guk nahi dugun bezalakoak izan daitezke. Gauez egiten badugu, laster helduko da goizaren argia”, abesten du Mira Awadek “Bukra” abestian, bake eta esperantza ereserkian. “Oso abesti berezia da niretzat, 20 urte baino gehiago ditu eta orain da grabatzeko unea. Egun berria da”, dio Mira Awadek.
“Bukra” Mira Awaden ibilbide distiratsu eta oparoaren jarraipena da, zeina hainbat alderdi artistikotan garatu baita. Oso gaztea zela hasi zen abesten, izan ere, bederatzi urte zituela igo zen eszenatokira. Eragin musikal ugari ditu, hala nola, musika arabiarra, musika tradizional bulgariarra, Pink Floyd, Joni Mitchell, Sting, Peter Gabriel, Antonio Carlos Jobim, eta Mediterraneoko kulturetako musikak, besteak beste, Grezia, Espainia, Turkia, Libano eta abarretarakoak. 15 urterekin, bere abestiak idazten hasi zen.
Karrera musikalarekin batera, Mira Awad aktore (antzerkia, zinea, telebista, musikalak), argazkilari eta irratiko programetako aurkezle lanetan ere aritu izan da.
Non: Auditorium
Eguna: Urriaren 21ean
Ordutegia: 21:00etan
Sarrera: 22 euro / Bonuak: 66 euro – 75 euro
Iruzkindu