Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Dantzaren Egun Internazionala LeioanRSS Blog

Dantza

Astearte honetan, apirilak 29, 2014ko Dantzaren Nazioarteko Eguna da, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Dantzaren Nazioarteko Komiteak ezarritako data 1982an. Egun honek Jean-Georges Noverren jaiotza dakar gogora, 1727 jaiotako dantzari bikaina, balet modernoaren sortzailea.

Ospakizun honen helburua da dantza guztiak batzea egun honetan arte forma honi omenaldia egiteko eta bere unibertsaltasuna erakusteko. Kultur Leioak, Andoni Aresti Dantza Eskolarekin batera, bat egiten du egun honetako ospakizunarekin eta udalerriko kaleetatik zenbait dantza pieza ikusi ahal izango dira, pieza laburrak, estilo anitzekoak (flamenkoa, euskal dantzak, dantza garaikidea, etab.).

EGITARAUA:
19:30ean. Kultur Leioa harrera – Ángela Carbajo “Tangos” (Flamenkoa).
19:45ean. Jose Ramon Aketxe Plaza – Txikiak “Helduera” Yann Tiersen (Euskal Dantzak).
20:00etan. Bares Aída/Haritzpe – “Dance with me” Ra Ra Riot (Dantza garaikidea).
20:15ean. Bares Jokin/Eleizalde – “Neskatxi” Le Garazi Philantropik (Euskal Dantzak).
20:30ean. BBK Elexalde – “Errantes” (Flamenkoa).
20:45ean. Boulevard – “Leonel sukaldean” Fran Lasuen (Euskal Dantzak).
21:00etan. Jose Ramon Aketxe Plaza – “Divertimento nº 7” Pérez Prado, versión Lou Vega (Jazz).

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Dantza
Etiketak: , , ,
2014, apirilak 29

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)