DANTZA
Circle of Trust (COT) & Logela Multimedia (Aragoi / Euskadi)
Circle of Trust (COT) eta Logela Multimedia konpainiek Proyecto d_Ruseseko Jordi Villasecaren gidaritzapean bat egiten dute “Divenire” obran, diziplina anitzetako fusioak sortuz eta hiritar mugimenduetatik abiatuta gaur egungoagoa den proposamen eszenikoa garatuz.
“Divenire”k “izatera heldu” esan nahi du. Bihotza, emozioen gunea, obraren garapen metaforikoaren abiapuntua da: norbanakoak bizi izandako egoerak, nork bere burua hobetzeko grina, bai maila pertsonalean, bai talde mailan, ahalegina eta lankidetzaren bidez lortzen den bilakaera…Taldea ingurua da, errepikatzen den zikloa, bere burua elikatzen du eta bidaia luze baten amaiera arte darama: gure ametsak betetzea. Sei antzezlek barne bidaia egiten dute gaur egun direna ulertzeko, beren bilakaera eta izan duten hazkundea.
Break dance, Hip Hop, konposizio multimedia eta gaur egungoa. Obrak emaitza eraginkorra dauka, hala gauzatzeko moduan, nola irudietan eta mezuan.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Jordi Vilaseca
DANTZARIAK: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Adrian Moreno, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro
KOREOGRAFIAK: Circle Of Trust
ESZENOGRAFIA: Logela
IRAUPENA: 55′
» Non: Auditorium
» Eguna: Maiatzaren 9an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Logela Multimedia
Circle of Trust
GOMENDATUA
Iruzkindu