ERAKUSKETA
Dolo Navas
Dolo Navas, Gorliz, Bizkaia, 1966.
“Dolo Navas 2012-17″ instalazioaren baitan honako lanak ditugu: 2012-14ko “Diario de una monja artista”, 2016ko DESMONJAR “serie inhalas” eta 2017ko “Yopiel”.
Antolakuntzak desegin, gorputza desegin, jositakoa desegin, bildutakoa desegin, korapiloa desegin, kanporatu, erbesteratu, hizkuntzaren formalizazioari aurre egin. Gauzarik sakonena azala da. Hazi, txikitu, moztu, lehortu, berotu, higatu, muntatu… ba al dago zerbait barne-barnekoagoa, edo gorputzei lotuagoa? Ekintza hauek guztiak objektuen azalean gertatzen dira. Tolesturak eta metaketak. Bizitzarekin lotura duten mintz eta azalerei esker, gure burua banatu eta gainontzekoei jarraikortasuna ematen diegu, lokarri hori bultzatuz. Tresna objektual, sinboliko eta materialak sortzean eraikitako azalak sortzen ditugu, hots, bigarren azalak. Azalari esker gorputzak, sentsazioak, emozioak eta alde psikikoa integratzen ditugu, pentsamendu, ideia eta arlo sinbolikora gerturatuz. Azala pentsatuz.
Txaro Fontalba
Komisaria: Ines Bermejo
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 17tik maiatzaren 8ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu