MUSIKA GERTU
Soyo (Brasil)
Dom La Nena Dominique Pinto kantari eta biolontxelista brasildarraren izen artistikoa da. Kostaldeko Porto Alegre hirian jaioa, haurtzaroa eta nerabezaroa bere jaioterrian, Parisen eta Argentinan igaro zituen, ate bertan, Christine Walevsk estatubatuar biolontxelista ospetsuarekin ikasi zuen.
Bere txeloarekin, Jane Birkin, Jeanne Moreau, Camile eta Etienne Daho mailako artistei lagundu die. Piers Faccinirengan ekoizke ezin hobea aurkitu zuen, bere lehen abestiak idaztera eta “Ella” diska (Six Degrees Records, 2013) arrakastatsuan grabatzera bultzatu zuena, hamahiru jatorrizko konposiziok osatzen duten bilduma nahaspilatua eta intimista, portugaleraz eta espainieraz abestua.
Orain Dom La Nena “Soyo” bere bigarren diskoarekin heltzen da. Bihotzetik egindako musika, zeruertz handietako ipuinak, nahiak eta malenkonia.
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
MUSIKARIA: Dom La Nena (ahotsa, biolontxeloa eta perkusioak).
» Non: Anbigu
» Eguna: Martxoaren 18an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 8 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu