ANTZERKI FAMILIARRA
Logela Multimedia (Euskadi)
2800. urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Oraindik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.
Logela multimediaren ibilbidea 2000. urtean hasi zen eta ikuskizun asko sortu ditu geroztik. “Drag-e uraren bila” publiko familiarrari zuzenduriko hirugarren ikuskizuna da. Berezkoa duten lengoaia erabiltzen dute umeengana gerturatzeko, aktoreen lana eta ikuskentzunezkoen teknologia konbinatzen duena, modu dinamikoan eta umoretsuan. Oraingoan, hainbat disziplina ezberdinen arteko oreka lortzen saiatu dira. Disziplina anitzak taularatzen dituen antzerki multimedia: antzerkia, dantza, bideo animazioa, musika eta robotika besteak beste.
ZUZENDARITZA: Imanol Garaizabal
EGILEA: Logela Multimedia
ANTZEZLEAK: Eneritz Zeberio, Gaizka Chamizo
TESTUA: Ainara Gurrutxaga, Miren Alkala
BIDEOA ETA ANIMAZIOA: Gorka Aranburu
MUSIKA: Ander Garaizabal
IRAUPENA: 55′
IKUSLEA: +4 urte
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Logela Multimedia
Iruzkindu