ERAKUSKETA
Tira ta floja
Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, mintzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak.
Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Apirilaren 21etik maiatzaren 14ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu