DANTZA
Ados Teatroa (Euskadi)
El baile de los años ikuskizuna Derechos humanos a escena gure lan-ildoan kokatzen da. Lan-ildo hori hainbat urtetarako proiektua da, eta edizio bakoitzean elkarlanean jartzen ditu arte eszenikoetako profesionalak (aktoreak, dantzariak, teknikariak…) eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak, ikuskizun bat sortzeko; proiektuaren fase guztietan berdintasunez lan egiten dute, gidoitik hasi eta eszenan jartzeraino.
2018 urtean garatu dugun El baile de los años prozesuak elkarlanean jarri ditu Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusiz, umez eta gaztez osatutako talde bat (17 ez-profesional). Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna.
KOREOGRAFÍA: Becky Siegel.
ESZENOGRAFIA ZUZENDARITZA: Garbi Losada.
DRAMATURGIA: Garbi Losada, José Antonio Vitoria, Becky Siegel.
EKOIZPEN EJEKUTIBOA: José Antonio Vitoria.
DANTZARIAK: Vicente Apezteguía, Conchi Astiz, Ion Barbarin, Delia Bermejo, Goyo Calleja, Isabel De Diego, Mila Echeverría, Txori García Uriz, Iago Gómez Viana, Mº Cruz Irurtzun, Miguel Angel Irurtzun, Daniel Lafuente, Amaia Martínez, Jon Muñoz, Erin Navarro, Elena Uriz, Mª Luz Yunta, Marian Yunta, Montse Zabalza.
IRAUPENA: 45′.
IKUSLEA: Denontzat.
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 1ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 4-8 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Ados Teatroa
Iruzkindu