ANTZERKIA
Txalo Produkzioak (Euskadi)
Aspalditik elkarrekin ikusi nahi genituen Gurutze Beitia eta Txemi Parra oholtzan elkartuko dira berriro, telebistan ehunka orduz “Más Humor” saioa eta bestelakoak aurkezten aritu ondoren. Antzerki honetan, 5 urteko neska baten aita dugu (David); eskolakide baten amari (Afrika) deitzen dio, beren seme-alabei buruzko kontu bat eztabaidatzeko.
“El Dilema del Jamón” Txemi Parra-k idatzitako testua da. Txemik eskarmentu handia du gidoigintzan, “Aida”, “7 Vidas”, “Los Serrano”, “Mi querido Kikowsky”, “Águila roja”, “El internado” eta beste hainbat saiotako gidoilari taldean parte hartu baitu. “El Dilema del Jamón” antzezlanak hasieratik harrapatuko gaitu, arina delako eta umorez eta ironiaz beteta dagoelako.
EGILEA: Txemi Parra.
ZUZENDARITZA, ANTZEZLEAK: Gurutze Beitia, Txemi Parra.
IRAUPENA: 80′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Ekainaren 17an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.txalo.com
Iruzkindu