DANTZA
Cía. Eva Guerrero / Doos Colectivo (Euskadi)
¤ ESTREINALDIA ¤
¤ Topaketa ikusleekin emanaldia amaitutakoan ¤
Umore Azokan estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, eta hainbat jaialditan parte hartu izan eta gero, konpainiak El fin de las cosas ikuskizunaren aretoko bertsioa ekarriko digu. Dantza garaikideko ikuskizun horretan, geure artean harremanetan jartzeko moduaz, hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz arituko dira. Zehazkiago, honako gai hauek landuko dituzte: ekitea, erreakzionatzea, ez ekitea, gogogabetasuna, ahultasunak, erritmoa galtzea, aukerak, amore ematea, ezartzea, gure baitan pilatzen ditugun sentimenduak, gertatzea nahiko genukeena eta benetan gertatzen dena.
Hain zuzen ere, El fin de las cosas antzezlanak geure baitarako gordetzen ditugun gauzen eta egiten ditugunen arteko muga jorratzen du.
SORMENA, TESTUAK, ZUZENDARITZA: Eva Guerrero
ANTZEZLEAK: Garazi López de Armentia, Aritz López
KOREOGRAFIA: Creación colectiva
MUSIKA: Ainara LeGardon
DRAMATURGIA LAGUNTZAILEA: Ana Vallés
EKOIZPENA: Jemima Cano
IRAUPENA: 50′
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 6an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 5-10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Doos Colectivo
GOMENDATUA
Iruzkindu