MUSIKA FAMILIARRA
Nacho Vilar Producciones (Murtzia)
Mitoan eta misterioan oinarrituta, “El Flautista de Hamelin”ek arratoiz betetako herriaren istorioa kontatzen du. Hamelingo biztanleek alkateari arazoa konpontzeko zerbait egin dezan eskatzen diote eta hark urrezko 100 txanpon eskaintzen ditu izurritearekin bukatzen duenarentzat.
Orduantxe hasten da magia! Txirulari bitxi bat agertzen da eta arratoiak eramatea lortzen du, bere txirula magikoaren musikaren botereari esker. Ordainsariaren bila itzultzen denean, alkateak ez dio ematen eta txirulariak, mendeku gisa, Hamelingo umeak desagerrarazten ditu.
Amaiera zoriontsua posible izango da, baldin eta… Zer gertatuko da?
Haurrentzako musikal bat, jende guztiarentzat eta musikalen maitaleentzat. Eszenaratze dibertigarri eta atsegina. Bihotzetik sortutako klasiko unibertsalaren ikuskizuna familia osoarentzat.
EKOIZPENA: Nacho Vilar Producciones.
ZUZENDARITZA: Encarna Illán.
ANTZEZLEAK: Adrián Quiñones, Rosalía Bueno, Alain Lapinel, Paco Beltrán, Sergio Alarcón, Jacobo Espinosa, Toñi Olmedo.
ARGIZTAPENA: Jorge Fullana.
ESZENOGRAFIA: José Ruíz Saura.
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Gaztelania.
ADINA: +4.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 17an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 4,5-6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.nachovilar.com
FACEBOOK: @NachoVilarProducciones
Iruzkindu