Hurrengo igandean, martxoak 17 (Auditorium, 18:00 h), antzerki familiarra izango da protagonista Kultur Leioan. Nacho Vilar Producciones konpainiak “El flautista de Hamelin” istorio ezaguna taularatuko du.
Mitoan eta misterioan oinarrituta, “El Flautista de Hamelin”ek arratoiz betetako herriaren istorioa kontatzen du. Hamelingo biztanleek alkateari arazoa konpontzeko zerbait egin dezan eskatzen diote eta hark urrezko 100 txanpon eskaintzen ditu izurritearekin bukatzen duenarentzat. Orduantxe hasten da magia! Amaiera ona izango du? Haurrentzako musikal bat, jende guztiarentzat eta musikalen maitaleentzat. Eszenaratze dibertigarri eta atsegina. Bihotzetik sortutako klasiko unibertsalaren ikuskizuna familia osoarentzat.
2019, martxoak 12
Iruzkindu