ANTZERKI MUSIKALA
Teatro Che y Moche (Aragoi)
Musikari buhameen talde batek publikoa gonbidatzen du beren aitona Dimitriren hiletara; trama sinplea da, baina egoera sinesgaitzez beteriko nahaspila bihurtuko da. Pertsonaia txundigarriei, musika-birtuosismoari eta publikoarekiko elkarrekintzari esker, hileta hau festa ahaztezin bilakatuko da.
Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi paregabe eta originala da, publiko guztiei zuzendua; bertan, dibertsioak eta ikuskizunak bat egingo dute, sorpresaz eta umorez beteriko tarte ahaztezina igaro dezagun. Denboraldi bat egin du Madrilgo Gran Vían: jaialdi oso garrantzitsuetan izan da (Edinburgo, Aurillac, Habana, Kiev, Boliviako Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Mexikoko Festival de la Vida y Muerte jaialdia), eta bira nazional eta nazioarteko ugari egin ditu.
Aragoiko Teatro Che y Moche konpainiak 22 urte bete ditu. Ibilbide horretan, diziplina anitzeko ikuskizunak egin ditu, ikusleengandik gertukoak, eta bere zigilu propioa sortu du erritmoari, umoreari eta kontatzeko moduari dagokienez.
ZUZENDARITZA: Joaquín Murillo.
ANTZEZLEAK: Tereza Polyvka, Kike Lera / David Ardid, Joaquín Murillo, Fran Gazol/ David Sánchez.
ARGI DISEINUA: Tatoño.
JANTZI DISEINUA ETA ESZENOGRAFIA: Producciones Che y Moche.
DISEINU GRAFIKOA: Cristina Castel, Daniel Viñuales (Publicomp).
IKUSLEA: Denontzat.
IRAUPENA: 105′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 29an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatrocheymoche.com
Iruzkindu