Hurrengo larunbatean, otsailak 29 (Auditorium, 20:30 h), antzerkia eta musika ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Aragoiko Teatro Che y Moche konpainiak EL FUNERAL ikuskizuna eskeiniko dute.
Musikari buhameen talde batek publikoa gonbidatzen du beren aitona Dimitriren hiletara; trama sinplea da, baina egoera sinesgaitzez beteriko nahaspila bihurtuko da. Pertsonaia txundigarriei, musika-birtuosismoari eta publikoarekiko elkarrekintzari esker, hileta hau festa ahaztezin bilakatuko da.
Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi paregabe eta originala da, publiko guztiei zuzendua; bertan, dibertsioak eta ikuskizunak bat egingo dute, sorpresaz eta umorez beteriko tarte ahaztezina igaro dezagun.
Iruzkindu