ANTZERKIA
La Zaranda – Teatro Inestable de Andalucía La Baja (Andaluzia)
Beren bizitzetako erromesaldia amaitzean, organo hondatu bezala utzi zituzten geriatriko hotz honetan, ezerezean desegingo dituen lasaigarria dute itxaropen bakarra. Terapiek betetzen dute beren bizitzen gainbehera. Hala ere, mekanismo organiko bihurtutako bizitza horietatik ezin izan dute guztiz ezabatu amets egiteko kontraindikazioa, beren denborari amaiera ematen dion zeruertzetik haratago ihes egitekoa, galdutako askatasunaren bila bidaia arriskutsua hasiz eta fedea berreskuratuz giza dimentsio bezala. Arimaren atari zabalean bizi.
Jerezko La Zaranda konpainia ospetsua, 2010ean Antzerki Sari Nazionala jaso zuena, berriro itzultzen da Kultur Leioara. El Régimen del Pienso aurreko antzezlanarekin batera, gizatasuna eta transzendentzia galdu dituen munduari kritika zorrotza egiten diote eta erakusten digute historia klinikoek biografiaren lekua hartu dutela, eta artea, jadanik zentzu espiritualik gabe, deuseztatze makineria horren beste engranaje bat baino ez dela.
EGILEA: Eusebio Calonge
ZUZENDARITZA: Paco de La Zaranda
ANTZEZLEAK: Celia Bermejo, Iosune Onraita, Gaspar Campuzano, Enrique Bustos, Francisco Sánchez
MUSIKA: “Tanhaüser”, Richard Wagner. Mambos de Pérez Prado
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
La Zaranda – Teatro Inestable de Andalucía La Baja
GOMENDATUA
Iruzkindu