Ostiral honetan, martxoak 27 (Auditorium, 20:30ean), Jerezko La Zaranda – Teatro inestable de Andalucía la Baja konpainia ospetsuak “El grito en el cielo” antzezlana aurkeztuko du Kultur Leioan.
Beren aurreko “El régimen del pienso” obra Kultur Leioan eskeini eta gero, gizatasuna eta transzendentzia galdu dituen munduari kritika zorrotza egiten jarraitzen dio konpainiak, espiritualtasunaren deuseztatzearen kritika, beti ere beren estiloa mantenduz: erritualen antzerkia, espresionista eta bisualki oso potentea, impaktu handikoa.
Antzerkia hitz larriekin, atsedenik ematen ez duen antzerkia.
2015, martxoak 24
Iruzkindu